XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

a) Bere arduraz jabetzean, Gudal Buruzagiagana agertuko da (Anei-buru, Sailburu...) jaupari arazoetan yagokozan alegin guztiak berari eskeintzeko, eginkizun guztietan bitsuon eretxiz jardun dagian.

b) Gudal etxe ta etzauntzetan biziko da jarraiki iñungo apuko barik, aurlari-tokietatik urren, bear dabenez bere eginkizunak beterik.

Aldentzeko baimena, bakoitzeko saildiburuari eskatu bearko dautso, eta bear-bearrez, zeatz eta idatziz ezarri bear da baimenaren iraunaldia, gudaritzaratuentzako erabagita dagoanari begira eta GUDAL-JAUPARI Gorenari buruz 8'en ataleko c) txatalak diñuana aztutzeke.

c) Gudal-Buruzagiakin alkarturik egongo da gudarien eragierak yakin (urteierak, etorrerak, etab.) eta euren gogo oparinai egokien begira dagien.

d) Saildiko Buruzagien bizikide izango da (areto, yatordu, etab.).

e) Gudariekin artu emonak izango dauz arein ederra euki eta euren bizikera jakin dagian (autualdiak, irakurrketak, lagunak, etab.), egiteko guztiak egokien atondu al izan dagitzan.

f) Gudarien azikera edertuteko izketaldi ta itzaldiak eratuko dauz Sail-Buruzagiakin bat artuta.

g) Edozertan, berekoikeri baga, langille lez eta bere burua ukatuaz jardun izango da, eta arreta aundiz begirako dau bere egitekoak edo itzak jaupariari yagokon andizurea laidotu eta illundu eztagien.

h) Bere lei guztia gudarien gogoarekiko onik aundiena izango da, orretarako bere burua bear bestean ukatuaz eta osorik guztientzat izanez.

f) Batez be zaurituen ardura yagoko, are geiago zauri larria dabenena; eurari buruz, bear bada, bere bizia bera be il agiñean jarri bear dau.